Larunbatean, apirilaren 6an, STEILASek bere Kontseilu Nazionala, Kongresuen arteko organo gorena, bilduko du Iruñean, Kondestable Jauregian,  goizeko 10etatik 13:45ra.

Martxoaren 26an izango diren EAEko irakaskuntza publikoko hauteskunde sindikaletako emaitzen azterketa eta balorazioa izango dira Kontseilu Nazional honetako hizpide nagusia.

Egitaraua:

9:45 – 10:00. Izen ematea eta materiala jasotzea

10:00- 10:30. EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako lan gatazka

10:30 -12:45 : Hauteskunde sindikalak

  • EAEko Irakaskuntza Publikoko emaitzen balorazioa

  • Nafarroako hauteskunde sindikalak.

  • EAEko irakaskuntza pribatuko behin behineko emaitzak

12:45 – 13:15: Bestelakoak

13:30: 13:45. Elkarretaratzea. BPGren%6a Behingoz!!