PREKARIETATEAREN KONTRA. LAN ERREFORMAK INDARGABETU.

Aurten, berriz ere, gutxi edo deus aldatu ez den maiatzaren 1aren aurrean gaude. Marmotaren eguna izango balitz bezala, kokoteraino gaudela berriro esan behar dugu. Kokoteraino gure bizimodua prekarietatea izateaz, eta jakin badakigu gure miseriaren kudeatzaileen aurrean, gu geu antolatuz bakarrik, behar den indar nahikoa izan ahalko dugula sistema hau eraldatzeko.

Egoera hau guretzat sostenga ezina den sistema kapitalistaren krisialdi ziklikoek eragin dute. Horrela bada, pairatu ditugun azken lan erreformek gaurko muturreko egoerara eraman gaituzte. Honek bukaera behar du izan, eta orain bukatu behar da; horregatik, gaur ere PP eta PSOEren lan erreformak indargabetzea exijitzen dugu. Alderdi ezberdinek helburu berbera: langileen eskubideekin aka(ba)tzea, botere oraindik handiagoa emanez patronalari, zeina klase politiko dominatzailearekin batera ederki ibiltzen den, ukitzen duen guztia kolokan jarriz.

Prekarietate honek hil eta gaixotzen gaitu. 2018an,  68 pertsona hil ziren lan istripuetan, eta 2019an 15 jadanik izan dira. Hau gutxi izango balitz, sistema honek behartzen gaitu langileok gaixorik joaten gure lanetara, eta gainera, askotan, lan baldintza petralek gaixotzen gaituzte. Patronalak jarritako arauak mutuek fideltasunez betearazten dituzte. Lanera osasuntsu joan nahi dugu, eta gainera, bizirik itzuli nahi dugu. Gure bizitzak eta gure osasunak haien benefizioak baino baliotsuagoak dira.

Nekatuta gaude sistema kapitalista eta heteropatriarkal honetaz emakumezkoak menderatzen gaituen eta, gure gizonezko lankideekin berdintasunean bizitzen eragozten gaituen. Kokoteraino gaude Estatu osoan altuena den soldata arrakala justifikatzeaz eta horrekin bukatzeko neurri eraginkorrak ez hartzeaz behingoz. Kopetaraino gaude gure jardunaldi bikoitza eta hirukoitza normal eta naturaltzat hartzeaz, kontratu partzialetako %79 emakumeek betetzeaz, gure lanpostuen ez-egonkortasunaz, bertan jazarpenak eta erasoak pairatzeaz… Emakumeok ez gara bigarren mailako langileak, ez! Ezinbestekoak gara mundua sostengatzeko; hau denok dakigu, eta ez dugu jarraitu nahi gutxiespenak eta bazterkeriak jasaten. Haien kristalezko sabaia hautsiko dugu, bai, eta batez ere aurrera jarraitzen eragozten gaituzten beraien soldata irristakorrekin amaitu nahi dugu. Bada gure garaia. Azken bi greba feminista, hasiera baino ez dira izan: bukaeraren hasiera, sistema heteropatriarkalaren hasiera, hain zuzen ere. Argi gera dadila: behar dugun eraldaketa sakona, feminista izanen da, edo ez da izango!

Bizitzea merezi duten bizitzak nahi ditugu. Denok – emakumeak zein gizonak- bizitzeko lekua uzten diguten bizitzak. Kapitalismoak dirua eta merkantzietarako ez du mugarik ezartzen, baina jendeari hesiak eta harresiak altxatzen dizkio mugimendu askatasuna eragotziz. Gure sorlekua edozein izanda berdinak garela aitortu beharra dago. Era berean haien mugak eta hesien gainetik gure klaseko elkartasuna eta elkar-lankidetasuna aldarrikatuko dugu.

Azken urtean, pentsiodunek kaleak bete dituztela berriz ikusi ditugu pentsio duinak erreklamatuz, nekez irabazitako erretiroaz disfrutatzeko. Aldi berean, kapitalaren pilaketaren behar etengabeak burgesiaren eskuetan, ekoizpen eredu desarrollistara eramaten gaitu, planetaren bizitzarekin talka egiten duena. Honen adibide hurbilak ditugu AHTerako lanen berrastea edo hirigintza eredu batzuk kapitalaren beharretara erantzuten dutenak eta ez giza beharretara.

Prekarietatearekin bukatzeko ordua da: lana ez duten eta lana duten pertsonen prekarietatearekin; lan eta gizarte prekarietatearekin. Bizitza erdigunean jartzeko unea heldu da, eta era berean, bada garaia merkatu interesak zein ekonomikoak behingoz baztertzeko. Itotzen gaituen sistema honen gainetik eta bere etekinen gainetik ere GU gaude, LANGILEOK, pertsona batzuen esplotazioan oinarritzen den sistema kapitalista eta heteropatriarkalarekin akatzeko atzera pausurik emango ez duen klase duina eta borrokalaria.