AHT Gelditu! Nafarroak dei egiten du AHTrik EZ Arabako Plataformako taldeek Gasteizen antolaturiko manifestazioan parte hartzera.

“Tren soziala bai, AHTrik ez” lelodun manifestazio hau maiatzaren 18, larunbatarekin, eguerdiko 12:30etan Gasteizko San Anton Plazatik abiatuko da.

 

Manifestazioaren ondoren, Florida Parkean kokaturiko AHTren Aurkako Gunean hainbat ekitaldi burutuko dira. Hauxe da egitaraua:

-14:30: Herri bazkaria, Sakanako bolondresek eskeinia. Menua: Entsalada, paella, postrea eta kafea. Izena emateko 649092105 edo 616013776 telefonoetara deitu ( Epea  bihar ostiralera arte luzatu da) . Prezioa: 15 € nagusiek eta 7 € txikiek.

-16:30: Haurrentzako esparruan,  puzgarriak, taillerrak eta:

Antzezlana:  ”Itoitz, Urpeko Ipuinak”. Olaia Inziarte eta  Amaia Elizagoienen eskutik.

Animazioa: “El Pirata Sein en Busca de los Colores”  Sergio Salinasek emana..

Emanaldia: Zirko Loretsua

-16:30. Nagusien esparruan, kontzertua:

Tokan 2 La Polla,

Maider Zabalegi,

Mucha Mierda,

Eta bukatzeko, DJ Kokonut.