Prentsa oharra uda kobratzea 2019.07.17 Nota de prensa cobro verano (1)

Irakasle interino askok ez du uztailean kobratuko
Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunak, 2018ko abuztuan sinatua, xadatzen du 2018-19 ikasturtetik aurrera, hura barne, udako hilabeteetara zabalduko zaiela kontratua modu automatikoan ikasturtean zehar gutxienez ere bost hilabete eta erdi lan egin duten irakasle interinoei. Puntu hau zenbait mahai sektorialetan berretsi da eta joan den ekainaren 24an Roberto PĂ©rez Elorzak, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiak, berriz ere baieztatu zigun, telefonoz Giza Balibideetako Zuzendariarekin, Fco. Javier Igeliasekin, kontsultatu ondoren. Hau dena gutxi balitz, PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta IEk sinatutako programa aurreakordioan esaten da aipatutako ituna bultzatuko eta garatuko dela.
Ituna eta konpromisoak izan arren, kontratuetako eta nomineteko langileek ez dute inongo agindurik jaso irakasle hauei kontratua zabaltzeko edo kontratu berria egiteko uztailean eta abuztuan. Hortaz, ez dago astirik irakasle hauek uztaila kobratzeko.
Hauetako askok Departamentuak sinatutakoa beteko zuela uste izan dutenez, uda garairako beste lanpostu batzuei uko egin edota langabezia-prestaziorike ez dute eskatu.
STEILAS sindikatuak uste du eskandalagarria dela ituna hain nabarmen ez betetzea, eta honi gehitzen zaizkiola beste batzuk, esate baterako 60 urteko irakasleen ordutegi murrizketa. Horregatik, behar diren baliabideak berehala ezartzea exijitzen du, arduragabetasun honekin amaitzeko.