STEILAS sindikatuak Administrazioak ordezkagunea modu egokian kudeatzeko izan duen aurreikuspen falta salatu nahi du. Kudeaketa honek kalte handiak ekarri dizkio ordezko askori, ikastetxeetan langile falta eragin du eta kudeaketa bera arautzen duen prozedura kolokan jarri du.
STEILASen ikasturte hasiera hauek onartezinak iruditzen zaizkigu, irakasleen oinarrizko eskubideak urratzeaz gain hezkuntza sistema bera prekarizatzen delako.
Hori dela eta, STEILASek biharko, asteartea hilak 17, honako elkarretaratzeak deitzen ditugu:
Ikastetxeetan: Eskola hasi baino 15 minutu lehenago, beltzez jantzita.
Hezkuntza Ordezkaritzetan :
11:00tan Bilbon eta Gasteizen
12:30tan Donostian
Leave A Comment