###OHARRA###
Irailaren 19an Ordezkaguneak sortu zuen esleipen desegokia zuzendu nahian, administrazioak honako erabaki hau hartu du:
1- Egun horretan emandako esleipen okerrak bertan behera uztea. Hau da, lanpostua oker esleitu zitzaien langileek ez dute astelehenean lanpostu horretara joan beharko. Langile hauekin telefonoz kontaktuan jarriko dira eta Ordezkagunerako “lanerako prest” jarriko dituzte.
2- Irailak 19ko esleipenean kaltetuak suertatu zirenei, berez tokatu beharko litzaiekeen lanpostua emango zaie eta Ordezkagunean “lanean” egoeran azalduko dira. Hauek astelehenean esleitu zaien ikastetxean azaldu beharko dute.
Lehenengo kasuan daudenak erreklamazioa aurkeztera animatzen ditugu, bertan egokitu zitzaien ordezkapenari dagozkion puntuak eta lansaria exijitzeko.
Bigarren kasuan berriz, ostirala eta asteburuari dagozkion puntuak eta lansariak eskatzeko erreklamazioa sartzera animatzen ditugu.
Edozein zalantzarik baduzu, jar zaitezte gurekin harremanetan.
STEILAS