Prentsa oharra 2019.09.30

? UDARA KOBRATZEA, ERREKONOZITZEA ETA KOTIZATZEA 
Udaren afera, dakizuen moduan, kontu larria bihurtu da. Ez dute ordaindu, nahiz eta legez hala egin behar zuten. Dena dira aitzakiak (kontu legalak, gobernu aldaketa..) Ez digute balio. Legalki neurria aurrera eramateko baldintzak Ituna sinatu aurretik errebisatu ziren. Aurreko gobernuak utzikeriaz jokatu du eta lanak egin gabe joan da. Momentu honetan 800 pertsona baino gehiago udara kobratu, errekonozitu eta kotizatu gabe zaudete, eta zuetako %69ak ez duzue ezta finikitoa ere kobratu. Azken Mahai Sektorialean gobernu berriak denbora beharko zuela esan zigun, baina horrela ere ez zuten ezer ziurtatu.
Guk argi dugu, KALERA GOAZ! eta horregatik,  gaur KONTZENTRAZIO-PRENTSAURREKOA egin dugu eguerdiko 14etan Hezkuntza parean. Bide juridikoa ere zabaltzera goaz, noski. Informatuko zaituztegu egunotan hurrengo mobilizazioari buruz, bai eta juridikoki erreklamatzeko egin beharreko tramiteaz.
Zabaldu afektatuen artean, egin bilerak ikastetxean! Presio bidez soilik lor dezakegu egoera iraultzea!

Komunikatua

Kartel nagusia pdf-an