“STEILAS sindikatuko Emakume Idazkaritzak eta LGTBIQ+ lan taldeak hilaren 24ean “Transexualitatea eta Hezkuntza” solasaldi irekia antolatu dute Donostian, Miguel Missé-ren eskutik.
Aipatu bezala, parte-hartze irekia izango da. Afiliatua bazara, jar zaitez gurekin kontaktuan zure liberazioa kudeatzeko hilaren 17a baino lehenago, behar izanez gero. Solasaldia amaitu eta gero elkarrekin iritziak eta ideiak trukatzeko aukera izango dugu, etor zaitez!”