STEILAS sindikatuak Madrilgo Auzitegi Gorenak Altsasuko kasuan erabakitako ebazpena gaitzetsi nahi du.

Auzitegi Gorenak atzo ebatzi zuen kartzela zigorrak jeistea, baina oraindik proportziorik gabekoa eta bidegabea dela deritzogu. Era berean, biziki kezkagarria deritzogu lehengo bideak jorratzeari, hots, bizikidetza eta bake soziala landu beharrean errepresio bidearekin jarraitzea.

Gure elkartasuna agertu nahi diegu Altsasuko gazteei zein “auzi” politiko honen ondorioz kalteak pairatu dituzten guztiei. Horretaz gain, honelako kasuak gainditzeko ahalegin guztiekin bat egiten dugu.

#AltsasukoakAske