Gaur, urriaren 30ean, Gizarte Ekimeneko milaka langile bildu dira Bilboko kaleetan Lan Hitzarmen berriaren alde. Sektoreko langileok 10 urte daramatzagu Lan Hitzarmena berritu gabe. 2017ko azaroan, KE eta AICE-IZEA patronalen jarrera hertsiak mahaitik altxatu beste biderik ez zigunetik, mobilizazio ugari gauzatu ditugu, hainbat elkarretaratze, eta manifestazioa, hainbat kanpaina eta ekintza, eta, besteak beste, langileen babes zabala izan duten 27 greba egun 2 ikasturtetan sakabanaturik.

2019Ko Urriak 30eko manifa bukaeran irakurtzeko testua

Gaurko manifestazioan ere argi geratu da Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileon indarra, tinkotasuna eta duintasuna!!! Zorionak gaurko manifestazio erraldoi honetan parte hartu duzuenoi!!!
Gaurko manifestazioan, gure lan hitzarmenak 10 urte hilik daramala antzeztu nahi izan dugu. Eta arduradunek izen-abizenak dituztela!!. Hain zuzen, Kristau Eskola eta AICE-IZEA, sektoreko patronalak,. Bere arduragabekeria eta proposamen atzerakoietan tematzearekin akordioa lortzeko aukera blokeatzen ari dira.
A ello se le añade el inmovilismo y falta de implicación del Departamento de Educación, que durante todo este tiempo está haciendo gala de una autentica dejadez de sus responsabilidades.
Pero también hemos querido escenificar claramente que con nuestra fuerza y convicción ; con la movilización y la huelga vamos a lograr nuestro objetivo, y finalmente vamos a conseguir que pongan encima de la mesa los contenidos necesarios para que firmemos un buen convenio!!! No hemos empezado esta pelea para quedarnos a medio camino y lo estamos demostrando!!
Argi utzi digute mobilizazioa eta grebak izan direla eta izango direla, hau lortzeko bide eraginkor bakarra. Pasa den ikasturteko maiatzean azken greba eguna gauzatu genuen. BOST hilabete baino gehiago igaro dira ordunik, eta denbora guzti honetan, ez patronal ez hezkuntza sailak ere ez dute inolako pausorik eman gatazka bideratzeko.
ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok hilabeteko greba deitu behar izan dugu patronalen aldetik eta hezkuntza sailaren aldetik mugimenduren bat egoteko.
Horrela, sindikatuok hilabeteko greba deialdia publiko egin eta egun batzuetara hasi ziren mugimenduak. Hezkuntza saila lehenengo aldiz patronal eta sindikatuokin eseritzeko prest agertu da, eta Kristau Eskolak bitartekaritza prozesu bati ekiteko eskaera gauzatu. Egoera hau probestuz, ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok elkarrizketa prozedura proposamen bat aurkeztu diegu patronal eta hezkuntza sailari. Gatazka konkretu honek dituen ezaugarriak kontuan hartuta egokia izan daitekeen elkarrizketa prozedura.
Honek ordea ez du ezer bermatzen. Sindikatuok proposatutako prozedura onartu beste biderik ez dute izan patronalek eta hezkuntza sailak, baina oraindik ikusteko dago akordioa ahalbidetuko duten edukiak eta planteamenduak egiteko prest dauden. Gehiegitan ikusi ahal izan ditugu, bai bataren bai bestearen aldetik, proposamen seriorik egin gabe, mobilizazio eta grebak desaktibatzeko saiakerak!!
Beti bezala langileok eta gure ordezkariek zintzotasunez jokatuko dugu, akordioa lortzeko saiakera zintzoak egingo ditugu, baina garbi dugu, prozedurak prozedura, mobilizazioa eta greba ondo ateratzea izango dela akordio on baterako bermerik handiena!!
Gaurko manifestazioak akordiotik on batetik gertuago kokatzen gaitu, eta funtsezkoa izango da datozen mobilizazioak ere indartsuak izatea!! Gure aldarrikapenak kalean baldin badaude soilik egongo dira edukiak mahaia gainean!!
Azaroak 7an beraz denok grebara!!! Gora Gizarte Ekimeneko langileon borroka!!!