Izen emateko epea azaroaren 14tik abenduaren 2ra, biak barne.
Web fitxa, informazio guztia eta tramitazio orria
Irekitzen diren zerrendak:
Aipatu ere, aste honetan zerrenda batzuetan sartzeko titulazio eskakizunak berritu direla (Bigarren hezkuntzako Matematika, Biologia eta Geologia eta Fisika eta Kimikarako sarbiderako) Hemen informazioa.
Zerrenda irekiera honen inguruan, STEILAS sindikatutik beharra dagoenean zerrendak irekitzearen alde gaude. Bakoitzak dituen profilak akreditatu eta nahieran erabiltzearen aldekoak gara, baina kontu bakoitzak bere bidea du. Atzo 88 zerrenda ireki zituzten, baina horietatik 57 baino ez dira legalki existitzen diren zerrendak.
Hau ez da bidezkoa eta arazo larriak ekar litzake! Espezialitateak eta profilak nahastu eta zerrenda berriak asmatu dituzte, beraien arautegi kaxkarrari azken petatxoa gehituz!
Zerrendatan sartzea dago alde batetik, eta profilen akreditazioa bestetik, eta biak garai berean deitzea posiblea da. Aldiz, inbentzio berri diren zerrenda hauetan oposiziorik inoiz ezin izango da deitu, ez baitira existitzen.
Hau Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren azken beherapena da! 2 prozesu batean egitea, zerrenda berriak inbentatuz! Arduradunak, planifikazio gehiago, sindikatuon ekarpenak kontuan hartu eta agian zuen araudi propioak ez betetzea ekidituko duzue!
Orain, inoiz baino gehiago, zerrenden kudeaketa araudi berri bat beharrezkoa dugu, egungoak alde guztietatik huts egiten baitu eta aurtengo ikasturte hasieran ikastetxeetan izan den irakasle falta errepikatu ezin delako.
Bide honetatik jarraituz, adibidez HH edo LHn guztira 7 zerrenda sortzera doaz, zerrenda bakar integratuarekin konpongarria litzatekeelarik.
Zerrenda integratuak, eta oposaketak eta zerrendak behingoz bereizteak soilik ekarriko du funtzionamendu normalizatu bat, izangairik ez diskriminatzea eta egungo desastre eta petatxoak gainditzea.
Leave A Comment