STEILASek salatu nahi du atzo Nafarroako Gobernuak aurkeztutako Aurrekontuen Aurreproiektuak https://labur.eus/j8VKy Hezkuntzari dagokionez ez dituela aintzat hartzen ezta aipatzen:
? 0-3 haurreskolen publifikazioan eta bere hezkuntza izaera aitortzean pausuak ematea.
? Ezartze garaian den Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Itunaren neurri desberdinak aurrera eramateko behar diren sosak.

Gobernua sustengatzen duten alderdiek kanpainan hezkuntzara bideratzen den BPGaren ehunekoa handitzeaz hitz egin zuten arren, eta aurreproiektu honetan hezkuntzarako aurrekontua %9an igotzea proposatzen bada ere, oraindik urruti gaude STEILASetik exijitzen dugun BPGaren %6tik.
Nafarroako BPGaren %6 hezkuntzara bideratzeak soilik ekarriko du arestian aipatu bezala haurreskoletan eta itunaren garapenean aurrerapausoak ematea, edota eskola segregazioarekin bukatzea.
Hezkuntzarako esfortzu ekonomiko haundiagoa egiteak, ekarriko du ere:
☑ Irakaskuntza ratioak gutxitzea.
☑ Eskubide berezidun ikasleendako laguntza langile gehiago.
☑ Langileen etengabeko prestakuntzaren kudeaketa publikoa.
☑ Ikastetxe eta ekipamenduen berriztatzea.
☑ Eskola jantoki hezigarriak, ekologikoak eta bertakoak.
☑ Eskola baratzak eta ingurumen hezkuntza integrala.
☑ Eremu hezkidetzaile gehiago.
☑ Garbiketa, jantoki eta garraio zerbitzuen publifikazioa.
Guzti hauek exijitzeko momentu garrantzitsua orain denez, gaur Nafarroako Parlamentu aurrean bildu gara. Gora eskola publikoa! ?