Kudeaketa langileen arloko lan-gatazka
Azken proposamena
2019ko abenduaren 23an izandako Mahai Negoziatzailearen laburpena helarazi nahi dizuegu idatzi honen bitartez.
Administrazioak Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileentzat soldaten egokitzapenen (ekiparazioa) eta plantilaren proposamen berri bat egin zigun. Honen arabera, 2020ko urtarrilean 32 lanpostuz osatutako zerrenda argitaratuko luke. Hori posible egiteko, hezitzaileen lanpostu zerrendara jotzea da bere asmoa, eta bertatik behar beste lanpostu amortizatzea (oraindik ez dakigu zenbat).
Beranduago, soldaten eguneraketarako Lan Hitzarmena aldatu beharko luke (lau hilabeteko epean egitea aurreikusten dute). Era berean, 3 lanpostu berri sortzeko txosten bat egitea da beraien planteamendua (lanpostuen beharra justifikatzeko), eta Eusko Jaurlaritzako sail desberdinen oniritzia jaso ostean, plantilan txertatuko lirateke (2020ko amaierarako, beraien ustez).
Zoritxarrez, proposamen hau onartuz gero, ondorio larri bat izango genuke: kudeaketa langileen lanpostuak sortzeko hezitzaileenak desagerraraziko lituzkete. Administrazioaren ezintasuna eta utzikeria justifikatzeko hezitzaileei lanpostuak lapurtzea ez da onargarria.
Bukatzeko, Administrazioak hilaren 7an (gaur) beste dokumentu berri bat luzatzeko konpromisoa hartu zuen bileran bertan. Honen guztiaren aurrean, irizpide aldaketarik ez dagoen bitartean, STEILAS sindikatuak ezin du Haurreskolak Partzuergoko langileen aurkako planteamendurik onartu.
Leave A Comment