Gaur Hezkuntzako sindikatuon eta Hezkuntza Departamentuko arduradunen arteko Mahai Sektoriala egon da, zeinean irakasle kontratatuen zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen Foru Aginduaren zirriborroa erakutsi duten. Sindikatu guztion kontrako jarrerarekin Departamentuak aurrera egingo du. Jarraian gaurko bilerako berrikuntza nagusiak:

  • Nahikoa izango da espezialitate eta hizkuntza bakarrean aurkeztea gainontzeko zerrendetan mantentzeko. Kasu honetan lan esperientzia barematuta berregingo da zerrenda.

  • 2018an aprobatuak, 2020an aprobatu ez arren lehentasunezko zerrendan mantenduko dira (Departamentuak zehaztapenak argitaratuko ditu). Administrazioak, ofizioz, azkeneko hiru deialdietan lortutako notarik altuena mantenduko du, inoiz ez 2012 baino lehenagokoak. Nota hau oposizio-lehiaketarena izanen da.

  • Kontratu bati uko eginez gero ez zaie aurreko deialdietako nota gordeko.

  • Bost unitate edo gutxiagoko LHko eta HHko ikastexeetako bakanteak “betetzeko zailak” diren lanpostuak bezala kontsideratuko dira.

  • Iazko oposizioen azterketen errebisioa eskatu dutenak otsaila amaiera deituak izango dira.

Zerrenden kudeaketa honek betiko leloaren betiko leloa izaten jarraitzen du. Nahiz eta azken petatxuak konpontze aldera eginak diren, panpin puskatua izaten darrai. Premiazkoa da sistema berregitea, oposiziotik bereizia den zerrenda kudeaketa batera pasatzea, izangaien urteroko birbaremazioa berrartzea. Labur esanda, zerrenden kudeaketa integratu bat ezartzea, non irakasleen abilitazio, hizkuntza eta profil guztiak kontuan hartuko diren.

Foru agindu berria, toxikotasun bera.

Borrokan jarraituko dugu lortu arte!


Beste zerrenden kudeaketa bat kartela.