Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) epaia eman zuen atzo, administrazio publikoek aldi baterako langileen kontratazioan egindako abusuaren inguruan planteatutako auzi “prejudizialei” erantzuna emateko, hain zuzen ere.

EBJAren epaian puntu hauek azpimarra ditzakegu:

  • Aldi baterako kontratazioan abusua dagoela onartzen da.
  • Espainiako auzitegien esku uzten du abusu hori nola zigortu behar den erabakitzea.
  • Mahai gainean jartzen dira balizko neurri gisa, LEPen deialdia, ez-finko mugagabea bihurtzea edo kalte-ordainak ordaintzea.
  • Ez da xedatu aldi baterako langileak finko bihurtzea, ez baitzaie nahitaezkoa iruditzen, eta iradokitzen dute horretarako ezinbestekoa dela hautaketa-prozesu bat gainditzea.

STEILASeko zerbitzu juridikoak epaia aztertzen ari dira, baita lan-kontratudun langile ez-finkoen eta bitarteko funtzionarioen erreklamazioetan hartu beharreko norabidea baloratzen ere.