STEILASen proposamena ikasturte hau amaitu eta datorrenari aurre egiteko modu egokienean.

Bizi dugun egoerak zailtasunak eta zalantzak sortzen dizkigu guztioi, ez baitugu horrelako egoerarik inoiz bizi izan. Horregatik, iruditzen zaigu badirela ezinbestean eta berehala hartu beharreko gutxieneko neurriak:

  • Ikasturte honen amaierak egoeraren diagnosi sakona beharko du. Diagnosi horren abiapuntua irakasle taldeek ikasle bakoitzaren inguruan jasotako ebaluazioa eta zuzendaritza taldeek ikastetxearen egoeraren inguruko azterketatik etorri beharko da. Ebaluazioa hezkuntzako langileon lanaren berezko atala da eta ohiko ebaluaziorako irizpideak nahikoak ez diren arren, ezinbestekoa da ikasle guztien egoera aztertzea.
  • Ikasleek ahalik eta arreta pertsonalizatuena beharko dute datorren ikasturtean, bereziki ikasturteko azken hiruhilabetean egoera zaurgarrienean egon diren horiek. Aurreko puntuak jasotako diagnosia baliatuz, Hezkuntza Sailak ardura bere gain hartu eta era guztietako baliabideen hornikuntzari ekin beharko lioke datorren ikasturteari begira. STEILASek gutxieneko honako baliabide hauek aurrekisten ditu:
    • Ikasleen hezkuntza eskubidea eta langileen lan baldintzak bermatze aldera ordezkapen guztiak betetzea, lan akordioan jasota dagoen moduan.
    • Bikoizketak egin ahal izateko ikastetxeak eskatzen dituen langileak.
    • HIPI kopurua handitzea.
    • Pedagogia Terapeutikoko langile kopurua handitzea.
    • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak tartatzeko prisma aldatzeko eskatzen diogu sailari; izan ere, argi geratu da bigarren mailako ikasleak direla pandemia garaian egindako kudeaketarekin.

Diagnosi sakona, baliabideen hornikuntza, ratioen jeitsiera, EPEa bertan behera, politika pribatizatzaile eta merkantilistak utzi, inbertsioa  hezkuntza publikoan eta hezkuntza sistema propioa garatu

  • Ikasle ratioen jaitsiera ikasleenganako arreta ahalik eta egokiena izan dadin.
  • 2020rako aureikusitako EPE bertan behera geratzea.
  • Erakundeek WiFi publikoa eta doakoa bermatu behar dute ikasle guztientzat.
  • Hezkuntza sistemaren politika pribatizatzaile eta merkantilistak bertan-behera geratu behar dira. Hezkuntza Sailak baliabide guztiak zorrotz erabili beharko lituzke, ongizate komuna bilatzen duten proiektuak behar adinako baliabidez hornitzeko.
  • Udan ikastetxeak irekitzearen inguran: segregazio egoerak ez dira berriak. Arrakala ez da berria eta handituz doa. Pandemia egoerak hezkuntza-emergentziazko egoera azaleratu eta areagotu besterik ez du egin. Hamarkadak daramatzagu arrakala nola handitzen den ikusten agintariek beste aldera begiratzen zuten bitartean. Uztailean ikastetxeak irekitzeak ez du ezer bermatzen arrakala gainditzeko orduan eta kontrakoa ere ekar dezake. Ikasle askoren gehiegizko nekea, opor garaia galtzearen sentsazio etsigarria…Sakoneko aldaketa estrukturalak eta inbertsio sendoa behar dira orain, bat-batean, zenbaitek ikusi duten arrakala hori gainditzeko, eta ez bat bateko okurrentziak.
  • EAJ hezkuntza publikoan BPGarekiko %6ko inbertsioa egiteko konpromisoa eskatzen diogu eta gainontzeko alderdi politikoei baldintza hori betetzen ez den bitartean, aurrekontuak ez babestekoa.
  • EAJri hezkuntza sistema propiora bidea eraikitzen ere has dadila eskatzen diogu, gure errealitate hurbilera egokitutako neurriak hartuz eta rezentralizazio politikei muzin eginez.