#OrdezkapenGuztiakLehenEgunetik

Ordezkagunea martxan jarri behar da indarrean dagoen akordioa betez.

Irakasle eta hezitzaileok etxetik lanean egonda ez dauka zentzurik baja hartu duen langilea ez ordezkatzea bere zereginak beste lankideen artean banatzea

#UdaKobraketaEgunakMurriztu

Salbuespen egoera honek zahurgarrienak diren langile interinoei eragin die modu lazgarrian.

Ordezkapenak ez dira bete eta langile asko langabezian gelditu dira.

Ikasturte honi dagozkion salbuespenezko neurriak hartu ditzaten exigitzen diogu Hezkuntza Sailari eta uda kobratzeko 105 egun soilik kontatu ditzala.

#NegoziazioaBerreskuratu

Orain arteko erabakiak bere kasa hartu ditu hezkuntza sailak, adostu baino jakinarazi egin dizkigu. Gurekin erabakiko duela dio publikoki, baina prentsaren bidez jakin izan dugu besteak beste EPE atzeratuko dela.

Ziurgabetasun egoera honetan inoiz baino garrantzitsuagoa da hezkuntza komunitatearen iritzia entzutea erabakiak hartu ahal izateko.

#DatorrenIkasturterakoBaliabideGehiago

Ikasleen hezkuntza eskubidea eta langileen lan baldintzak bermatze aldera:

Bikoizketak egin ahal izateko ikastetxeak eskatzen dituen langileak.
HIPI kopurua handitzea.
Pedagogia Terapeutikoko langile kopurua handitzea.
ALE kopurua handitzea.

Aniztasun funtzionala duten ikasleentzat baliabide nahikoa bideratzea

Haurreskolak Partzuergoan behar adina hezitzailez hornitzea eta zerbitzuaren doakotasuna

#RatioakJeitsi

Ikasle askok saio presentzialak ez izatearen kalte ondorioak pairatuko dituzte etorkizunean, hori sahiesteko jarraipen estua beharko dute, baita baliabide gehigarriak ere.

Horregaitik, orain inoiz baino garrantzitsuagoa da ratioak jaistea.

#HezkuntzapublikoanBPGaren%6a

Argi gelditu da guztion bizitzak babesteko guztiontzat diren egiturak sortu behar ditugula, beraz beharrezkoa da diru funts iraunkor bat baliatzea gure hezkuntza publikoa indartzeko, denok izan beharko genuke kalitatezko hezkuntzarako eskubidea.

#EPEatzeratu

Oposaketak ezingo dira aurten egin, ez baitira segurtasun neurriak betetzen, guk behin eta berriro eskatu diogu Hezkuntza Sailari datorren urtearen ikasturte amaierara atzeratu ditzan, erdialdera atzeratzeak irakasleon ikasturtea baldintzatuko luke eta. Onartezina da Eukal Herria izatea Erkidego bakarra ezjakintasunean mantentzen dena EPE datarekiko, langileak ez dute tratu hau merezi.

#IkasleGuztiakAintzatHartu

Hezkuntza publikoak, besteak beste ikasle guztien aukera berdintasuna bermatzea du helburu baita jatorrizko desberdintasunak konpentsatzea ere. Baina, konfinamendu egoera honetan kontrakoa gertatzen da, existitzen den arrakala areagotu egiten da. Zer egiten du administrazioak hori konpontzeko? Ze baliabide jarri dira hezkuntza premia bereziko ikasleentzat? edo baliabide teknologikoak zein fisikoak ez dituztenentzat? Arrakala gainditzeko ikasle guztiei eman behar zaie arreta.