Izen aldaketak ez du izaera toxikoa aldatzen.

Gaur irakasle kontratatuen zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen 37/2020 Foru Agindua argitaratu da. Sindikatu guztion kontrako jarrera duen arren Departamentuak aurrera egin du. 4 urtetan hirugarren araudia da eta aurrekoen gabezi eta arazoak mantentzen ditu.

Berritasun nagusiak:

  • Nahikoa izango da espezialitate eta hizkuntza bakarrean aurkeztea aurretik zinen gainontzeko zerrendetan mantentzeko. Kasu honetan soilik lan esperientzia barematuko da.
  • Kontratu bati uko eginez gero ez zaie aurreko deialdietako nota gordeko.
  • Bost unitate edo gutxiagoko LHko eta HHko ikastexeetako bakanteak “betetzeko zailak” diren lanpostuak bezala kontsideratuko dira.

Zerrenden kudeaketa honek betiko leloaren betiko leloa izaten jarraitzen du. Nahiz eta azken petatxuak arazoak konpontze aldera eginak diren, panpin puskatua izaten darrai. Premiazkoa da sistema berregitea, oposiziotik bereizia den zerrenda kudeaketa batera pasatzea, izangaien urteroko birbaremazioa berrartzea. Labur esanda, zerrenden kudeaketa integratu bat ezartzea, non irakasleen abilitazio, hizkuntza eta profil guztiak kontuan hartuko diren.

Zerrendak kartel berria PDFan