Irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaiak kudeatzeko 46/2020 Foru Agindu berria publikatu berri dute. Iragankor eta ezohiko neurriak hartu dira, COVID-19ren osasun-krisia dela eta 2020/2021 ikasturtearen antolaketa egokia bermatzeko:
- 2020ko Irakaskuntza Ertainetako LEPn onartutako izangaiak. Pertsona hauek LEParen baremoaren arabera ordenatuak izango dira eta lehentasunezko eta zerrenda orokorren atzetik eta espezifikoen aurretik joango dira.
- 2019/2020 ikasturtean 37/2020ko Foru Aginduko I. Eranskinean aurreikusten diren titulazio-baldintzak bete gabe kontraturen bat sinatu duten langileak sartuko dituzte zerrendetan daudaen guztien atzetik.
Hemen duzue 37/2020 eta 47/2020 Foru Aginduek arautzen dituzten aldaketa berriak jasotzen dituen kontratazioak egiteko zerrenden kudeaketarako taula (egin klik irudian bi orriko dokumentua zabaltzeko):
Zerrenden kudeaketa laburpena STEILAS 2020.05.20
STEILASen jarraitzen dugu ozen kritikatzen zerrenda kudeaketa toxikoa, eskasa eta arazoz beterikoa Irakasle kontratatuen zerrendak kudeatzeko formula berria beharrezkoa da behingoz!
Premiazkoa da sistema berregitea, oposiziotik bereizia den zerrenda kudeaketa batera pasatzea, izangaien urteroko birbaremazioa berrartzea. Labur esanda, zerrenden kudeaketa integratu bat ezartzea, non irakasleen abilitazio, hizkuntza eta profil guztiak kontuan hartuko diren.
Leave A Comment