Hezkuntza-Komunitateko Foroko kideok gainerako eragileekin (sindikatuak, ikasleen elkarteak eta gurasoen plataformak), ikasgeletara Ikasgeletara modu osasuntsuan itzultzea aldarrikatzeko bildu gara.

Mezu honen bidez, mobilizazio batzuk prestatzen ari garela jakinarazi nahi dizuegu, oinarrian ez baikaude ados Hezkuntza Departamentuak prestatu duen itzulera planarekin.

Mezu honen bitartez honako mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

MOBILIZAZIO EGUTEGIA

 

 

 

 

 

 

 

 

-Jarri kartelak zure eskolan. (Deskargatu hemen klik eginez)

-Mezu honetan bidaltzen dizugun eta hobekien ordezkatzen zaituen leloa duen kartelarekin argazkia egin. Kartela zuri-beltzean edo koloretan inprimatu. Argazkian gehienez hamar laguneko taldeen artean egitea eta musukoarekin azaltzea proposatzen dugu.

-Behin argazkia eginda, ostegunean, hilaren 10ean, Twitter, Facebook eta Instagramen honako traolarekin #itzuleraosasungarria #vueltasaludable zabaltzea proposatzen dizuegu. Gure helburua, hezkuntza komunitatearen aldarrikapenak sare sozialetan ahalik eta zabalpenik handiena izatea da.

-Horrez gain, argazkia honako helbidera bidaltzea eskertuko genizuekeforo_foroa@gmail.com Espazio horretan biltzen ditugun argazki guztiak horma-irudi batean bilduko ditugu. Aipatu horma-irudia datorren asteartean, hilak 15 18.00etan, Iruñeko Gaztelu plazan egingo dugun kontzentrazioan erakutsiko dugu. Bide batez, aipatu kontzentrazio horretan parte hartzera animatu nahi zaitugu.

-Bide batez, sinadura orri hau ere martxan jarri dugu: jaso sinadurak ikastetxean eta igorri nafarroa@steilas.eus helbidera

Eskola publiko eredu honen aurrean, entzun gaitzatela eta zailtasunen aurrean exijitzen ditugun neurriak ezarri!