Ikasturte hasierako lehen egunaren balorazioa: Ez Nahikoa

Ikastetxeetan langileon segurtasuna ezin da bermatu:
Haurreskolak Partzuergoko eta Ikastetxeetako langileek beraien lana ondo eta seguru
betetzeko baliabide nahikorik ez dute izan.
Hezkuntza Laguntzako Espezialistek (HLE) eta fisioterapeutek egiten dituzten
zereginetarako ez daude beharrezkoak diren segurtasun baliabideak.

Atzo, irailak 7, ikaslego gehiena eskola presentzialean hasi den honetan, STEILAS sindikatuak irmoki salatzen du langileek eta ikasleek pairatu duten egoera. Izan ere, lehenengo egun honetan ikastetxeetako langileek beraien lana ondo eta seguru  etetzeko baliabiderik ez dute izan orokorrean. Langileak eta profesionalak betetzen ari dira hezkuntza sailak bete ez duena,
burubelarri aritu dira lanean umeak harrera atsegina izan dezaten. Txalogarria da ikastetxe eta
gurasoen jarrera eta ardura.

Heziketa bereziari erreparatuta, eta zehazki Hezkuntza Laguntzako Espezialistek (HLE) eta fisioterapeutek egiten dituzten zereginei erreferentzia eginda, ikasleen ezaugarrien eta hezkuntza-premien araberakoak izan ohi dira beraien eskuhartzeak. Ikasleek dituzten behar espezifikoen arabera, nabarmen aldatzen dira langile hauen egin beharrak. Onartezina da beste
behin ere, Hezkuntza Sailak Hezkuntza Bereziko ikasle eta langileekin ahaztu izana eta hauek
babesteko baliabide nahikorik bidali ez izana.

Ikastetxeetara heldu den materialaren artean kasu batzuetan oraindik ez dago langileek beharko lituzteketenik, hots,  eskularruak, FFP2ak, pantailako biserak edo betaurreko estankoak eta mahuka luzeko mantal botatzekoak. Kasurik onenean langileek erosi behar izan dute beharrezko guztia, beraien irizpidearen arabera. Onartezina da egoera hau eta langile eta ikasleen osasuna dago jokoan.

Hezkuntza Sailak nahikoa denbora izan du ekainaren hasieratik itzulera segurua prestatzeko eta planifikatzeko. Haurreskola, Unibertistate eta ikastetxeetan ez dago langileentzat nahikoa baliabide eta material. Gai honi lehenbailehen heltzea eta langileak beraien lana modu seguruan egiteko materiala beraien eskura egon ahal izatea exijitzen dugu.

Euskal Herria 2020ko irailaren 7an