Hezkuntza Sailari egoerak eskatzen duen ardura behingoz bere gain hartu etaaurrez aurreko ikasturte segurua eta adostua bermatzeko neurri zeinbaliabideak abian jartzea galdegiten diogu. Horrela soilik bermatu ahalko dituosasuna eta kalitatezko hezkuntzara.

Jaurlaritzaren greba eta mobilizazioak oztopatzeko saiakenren gainetik, EAEko Hezkuntzanordezkaritza daukagun sindikatuok gaurko deitutako grebak oso babes zabala izan du. Zerbitzu minimoetan ez diren langileen ehuneko handi batek greba egin du. Bestalde, zerbitzu minimoakmedio ikastetxean geratzera behartuak izan diren langileek ere ozen adierazi dute grebarenbitartez azaleratu nahi diren aldarriekiko beraien babesa. Osotara, greba egin ahal zuen langileen%70 grebara atera da, eta beste hainbestek bat egin dute zerbitzu minimoetan egon arren.

Jaurlaritzak greba desaktibatzeko eta honen bitartez salatu eta azaleratu nahi ditugun arazoakikusezin bihurtu nahi izan ditu, hildo horretatik, azken egunotan bere kudeaketa tamalgarria etaplanifikaziorik eza ezkutzatzeko saiakera nabariak egin duen bezalaxe. Alde batetik, inolakozehaztasun eta baliabide aurreikuspenik gabe, azken orduko aldebiko bileretara deitu gintuenSailburu berriak, ondorenean asmo propagandistiko hutsa baino ez zuten adierazpenak egiteko.Bestetik, atzo, azken momentuan inoiz baino zerbitzu minimo handiagoak ezartzen zituen aginduaeman zuen jakitera, ikastetxeen antolakuntzan anabasa egoera berri eta onartezina sortuz.

Hala ere, langileok gaurko egunean antolatutako manifestazioetan izan dugun parte hartzeaaipatzekoa da, pandemiak horrelako ekimen batera begira suposatzen dituen zailtasunakagerikoak izan arren, hiru hiriburutan egin diren manifestazioetan 17.000( 8.000 inguru Bilbon,5.000 inguru Gasteizen eta 4.000 inguru Donostin) langiletik gora batu baikara . Tokiko ikastetxeugaritako Guraso elkarteek ere parte hartu dute antolatu diren manifestazioetan, eta ikaslemugimendu ugarik eman diote babesa greba egunari eta mobilizazioak antolatu dituzte gaurkoegunerako.

Gure eskaerak argiak dira: langile kolektibo guztietan ratioak jaitsi eta plantillak handitzea,garbitzaile, sukaldari, 0-3ko haur hezitzaile, premia berezietako laguntzako espezialista, jangelaeta garraioetako begirale zein irakasle izan; protokoloak jasotzen dituen Norberaren BabesarakoEkipamenduak ikastetxeetan lehenbailehen egotea, bereziki gertuko harremana duten premiabereziko espezialista zein hezitzaileen kasuan; geletan pertsonako 3m2 eta 1,5 metroko distantziaegotea, geletan gehienez ere 10-15 ikasle egonik, 0-3 zikloan talde txikiagoak ahalbidetuz;espaziorik ez dagoenez bestelako eraikinak zein espazio naturalak baliatzea; sorturiko arrakalasoziekonomiko, pedagogiko, teknologiko zein euskararekikoa murrizteko neurri eta baliabideakjartzea; ikasle guztientzat jangela zerbitzua bermatzea; curriculumaren egokitzapen eta murrizteaikasleen behar emozionalak ere kontuan hartuz; egoera zaurgarri zein sentikorrean daudenlangileak babesteko neurriak ezartzea eta kontziliaziorako baimen ordaindua ematea.

Hezkuntza Sailari urgentziaz egoerak eskatzen duen ardura behingoz bere gain hartu eta aurrezaurreko ikasturte segurua eta adostua bermatzeko neurriak zein osasuna eta kalitatezkohezkuntza bermatzeko baliabideak abian jartzea galdegiten diogu behingoz; bestelamobilizazioekin aurrera jarraitu beste biderik ez digu utziko.

Euskal Herrian 2020ko Irailak 15ean