Denbora luzea daramate Euskal Herriko pentsionistak pentsioa publiko duinen alde mobilizazio ugari eta arrakastatsuak bultzazen. Oraingoan, larunbaterako, hilak 5, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Pentsionisten mugimenduek euskal herritarrak mobilizatzera deitu dituzte Pentsio publiko duinen alde eta Toledoko Ituna eta murrizketen aurka.

STEILASek hasiera hasieratik bere egin ditu pentsiodunen aldarriak eta Euskal Herrian deitutako mobilizazioak babestu ditu. Hauen artean, 2020 urtarrilaren 30ean Pentsiodunen mugimenduaren deiari erantzunez, greba orokorra deitu genuen, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik.

Pentsionistek daramaten mobilizazio dinamikak adierazten du ezinbestekoa dela pentsio duina bermatzearen beharra. Honek horrenbeste urtetako lanaren ondoren duintasunez bizitzea ahalbidetuko lieke eta pobrezian eta hilabete amaiera ezin iritsirik egotea eragotziko luke.

Horregatik guztiagatik, Beste behin , STEILASek bat egiten du Euskal Herriko pentsionisten aldarriekin eta dei egiten dizugu parte har dezazun larunbatean, abenduak 5, Gasteiz, Bilbo eta Donostian izango diren manifestazioetan .