Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuek ikasleak sexuaren arabera segregatzen dituzten ikastetxeak diru publikoz hornitzen jarraitzeko hartutako erabakia salatzen du STEILASek.

LOMLOE legearen alde bozkatu eta egun gutxitara lege honetan jasotakoaren kontra jokatu dute EAJ, PSE eta PSNren gobernuek. Alderdi hauei, gutxi batzuen pribilegio eta proiektu baztertzaileak sustatu beharrean, herri bezala ditugun eskumenak jendarte justuago bat eraikitzeko eta zerbitzu publikoak sendotzeko erabiltzea exigitzen diegu.

Halaber, ikasleen jatorriaren eta egoera sozioekonomikoaren arabera segregatzen duten ikastetxeen diru laguntzak etetea eskatzen diogu gobernuari.