Auzitegi Gorenaren aginduz Europako instantzia judizialek baliogabeturiko epaiketa bat errepikatzeak ez dauka logikarik
Espainiako Auzitegi Nazionalak Miren Zabaleta, Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez berriro epaitzeko erabakia, espainiar estatuko gobernu desberdinek burututako ideiak kriminalizatzeko ondorio bat baino ez da.

Bake-prozesuaren alde lan egiteagatik bidegabe zigortu eta espetxeratu zituzten Bateragune auzian auzipetutako 5 pertsonak epaitzeko agindua euskal gizarte osoaren aurkako erasoa da, urteak baitaramatza bizikidetza eta normalizazioa lortzeko lanean.

STEILASen argi dugu garai berri bat bizi dugula, iraganeko errezetak errepikatuz geldituko ez den fase berri bat. Horregatik, onartezina iruditzen zaigu Auzitegi Gorenaren erabakia, eta eskandalu politiko eta juridiko honen aurrean gure gaitzespena adierazten dugu.