Azken bi hamarkadetan Gasteizeko biztanle kopurua asko hasi da. Duela 20 urte baino 40000 biztanle gehigo ditu Gasteizek. Salburua eta Zabalganako auzoek hartatu dituzte biztanle gehien azken urte hauetan. Agerikoa zen auzo hauek ikastetxe publiko berriak beharko zituztela.

Baina azken hamarkadan PSEk, PPk eta EAJak eginiko kudeaketa tamalgarria izan da. Salburua auzoan Errekabarri ikastetxea auzoko familien presio eta mobilizazioen ondoren eraiki zen, agindutakoa baino askoz beranduago. Auzoko institua ere berandu dabil, eta Errekabarriko ikasleen etorkizuna zein izango den ez dakigu. Denok egoera zein den jakin arren, arduradun politikoen jarrera etsigarria izaten ari da, berriro ere.

Baina bereziki kezkagarria da Aldaialdeko familiek bizi duten egoera. PSEk, PPk eta EAJak kudeaketa axolagabea egin dute Udalean zein Jaurlaritzan. Erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar dira eta milaka ikasleren hezkuntza eskubidearekin horren modu ardueragabean aritu direnek dimisioa eman beharko lukete.

Jaurlaritzari eta Udalari, behingoz, dagokien ardurarekin eta erantzukizunarekin aritu daitezela exijitzen diegu, salbuespenezko irtenbideak bilatuz beraiek sortutako korapiloa askatu ahal izateko. Halaber, STEILAS sindikatuak elkartasun osoa adierazi nahi die Aldaialdeko hezkuntza komunitatea osatzen duten familia eta langile guztiei.