STEILASek bere lanpostua defendatzeko protesta baketsuak egiten dituzten langileen aurkako karga polizialak salatu nahi ditu


Elkartasuna adierazten diegu PCBko langileei, bai eta beren lanpostua defendatzeko borrokan ari diren guztiei ere.

COVID-19ak eragindako krisi sistemikoaren ondorioz, milaka langilek bere lanpostua arriskuan ikusi dute. Enpresa askok egoera aprobetxatu nahi dute ehunka langile kaleratzeko. Horren aurrean, EAJren eta PSEren gobernu autonomikoak aplikatzen duen politika bakarra bere lanpostua defendatzeko mobilizatzen direnen aurkako errepresioa da.

Atzo, Barakaldoko eta Sestaoko PCBko langileak 83 kaleratzeen aurkako protesta egiten ari zirela, Ertzaintzak haien aurka egin zuen, haietako batzuk zaurituz. STEILASek karga polizial horiek salatu nahi ditu, eta enpresako zuzendaritzari dei egiten dio enpresa-batzordearekin kaleratzerik jasotzen ez duen irtenbide bat negoziatzeko.

STEILAS sindikatuak elkartasuna adierazi nahi die ITPko langileei, sudurra hautsi zioten CCOO sindikatuko industria arloko arduradunari eta orokorrean beren lanpostua defendatzeko borrokan ari diren langile guztiei. Era berean, Euskal Herrian enplegua defendatzeko eta langileen lan-baldintzak hobetzeko egiten ari diren mobilizazio guztiei gure babesa ematen diegu.