Langile interinoen gradua finkatzeari buruzko kontsultak jasotzen ari gara. Gai honen inguruan ezer berririk ez dagoela jakinarazi nahi dizugu. 2019ko otsailaren 6an bidali genizuen oharrean adierazi genuen moduan, hainbat baldintza betetzen zuten langile batzuei gradua finkatzeko eskaera bideratu genien: maila bereko plaza bat etenik gabe gutxienez bi urtez bete izana (edo hiru urtez etenarekin). Hala, une hartan prozesuari hasiera eman zioten afiliatu askok, eta, Unibertsitatearen ezezkoa jaso ondoren, batzuk auzibidetik erreklamatu zuten, eta beste batzuek ez. Ondoren, baldintzak betetzen zituzten eta auzibidez erreklamatu duten pertsonek aldeko epaiak lortu dituzte.

Bere garaian erreklamaziorik egin ez bazenuen edota egin bai, baina bide judizialarekin ez jarraitzea erabaki bazenu, honen bidez eta hala nahi baduzu, Steilasek ateak zabalik dituzula adierazi nahi dizugu.