Zabaldu ahal izan diren mezu nahasiak eta sortu ahal izan diren itxaropen faltsuak alde batera utzi.

Bigarren hezkuntzako EPEaren inguruan dauden informazioei dagokienez, STEILASek honako hau adierazi nahi du: Hezkuntza Sailak urteak daramatza sindikatuek oposizioen inguruan egindako eskaerei jaramonik egin gabe. COVIDaren ondorioz atzeratu den EPE honi dagokienez, gogorarazi behar dugu orain arte hartutako erabaki guztiak aldebakarrekoak izan direla, eta hein handi batean sindikatuaren iritziaren kontrakoak. Egia da hala ere, azken hilabetean Hezkuntza Sailak sindikatuekin EPEa ahalik eta osasun berme handienekin egin ahal izateko balioesten dituen aukerak kontrastatu dituela, baina inozoa eta interesatua izango litzateke erabakia sindikatuen esku dagoela pentsatzea. Beraz, zabaldu ahal izan diren mezu nahasiak eta sortu ahal izan diren itxaropen faltsuak alde batera utzita, berriro diogu Administrazioaren esku dagoela EPE hau noiz eta nola egingo den erabakitzea, bai eta horren erantzukizuna ere. Gure aldetik, ziurgabetasunak irakasleen artean sortzen duen ezinegonaz jabetuta, Hezkuntza Sailari lehenbailehen EPEaren prozesuak noiz eta nola egingo diren jakinaraz dezala eskatzen jarraituko diogu.