Beste ikasturte bat gehiago IRAKASKUNTZA PUBLIKORAKO ITUNAREN JARRAIPEN BATZORDErik gabe?

Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna sinatu duten sindikatuok (LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT) ezin dugu onartu, 2020-21 ikasturteko bigarren hiruhilekoa bukatzear dagoela, Hezkuntza Sailak uko egitea Itunaren Jarraipen Batzordearen deialdia egiteari, martxoaren 12ko Mahai Sektorialean adierazi ziguten bezala.

Itunak berak ezartzen du gutxienez ohiko bilera bat eginen dela hiruhileko bakoitzeko. Lehenengo hiruhilekoan, Jarraipen Batzordea deitzeko lau eskaera, eta elkarretaratze bat komunikabideekin egin ondoren, bi aste jarraian deituak izan ginen, Itunak bere bi ataletan jasotako neurriak berrikusteko: irakasleen atalari dagozkionak eta ikastetxeei buruzkoak. Inoiz ez zen egin neurriak betetzeko egutegia eta konpromisoa ezartzen zituen bilera.

Hilabeteak daramatzagu deialdi hau hainbat bidetatik eskatzen, erantzunik jaso gabe. Mahai Sektorialean adierazitako deialdiari ezezkoa ematea onartezina iruditzen zaigu, eta horregatik, gaur hemen elkartu gara, Departamentuari Itunaren Jarraipen Batzordeak eskatzeko, Ituna osorik betetzeko beharrezkoak diren guztiak. Itunaren neurri asko geratzen dira betetzeko eta denboraren aldetik hitzarmenaren indarraldiaren erdia baino gutxiago.

Nafarroako Irakaskuntza Publikoarekiko erantzukizuna eta konpromisoa erabiliz, Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu dagokion arduraz jokatzea eta bere arauak bete ditzala.

2018-202 Hezkuntza Ituna sinatu genuen sindikatuak.

LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT

Prentsa oharra. Itunaren Jarraipen Batzordea (sindikatu sinatzaile guztiak)