Azken aldian gure manifestazio eskubidean urraketak jasaten ari gara Eusko Legebiltzarrean elkartzen garenean eta onartezina da. Jarrera hori gure protestak eta gure presentzia ikusaraztea saihesten saiatzen da.
Pasa den astelehenean, elkarretaratze bat egin genuen ESK eta STEILAS sindikatuek Eusko Legebiltzarraren aurrean, behar zen baimena aldez aurretik eskatuta, unibertsitate publikoaren alde eta EUNEIZ proiektu elitista eta pribatuaren kontra.
Elkarretaratzearekin hasi baino 2 minutu lehenago, baimena eskatutako lekuan, hau da, Legebiltzarraren aurrean ezin ginela jarri esan ziguten ertzainek, zentzu gabeko aitzakiak erabiliz (izan ere, haiek kokatu ziren guk jarri beharreko lekuan).
Azken aldian, gure manifestazio eskubidean urraketak jasaten ari gara eta onartezina da. Ez da lehen aldia, non Legebiltzarraren aurrean elkartzea oztopatzen gaituztela, eta Legebiltzarraren aurrean mobilizatzeko eskubidea dugula argi dugu, aski da jarrera honekin ikusgaitasun eta gure presentzia baztertzeko nahian neurriak hartzen.
Covid-19a dela eta, beharrezko osasun-neurriak bai, baina ez erabili gehiegizko aitzakiak kontrol soziala areagotzelo. Manifestatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu eta Gasteizkoa gertatutakoa berriro gerta ez dadin espero dugu!
Leave A Comment