Bakearen, bizitzaren eta demokraziaren alde, eta Ivan Duqueren gobernuaren zerga erreformaren kontra Apirilaren 28an deitu zen greba orokorraren ondoren Kolonbian gertatzen ari denaren aurrean, behean sinatzen dugun sindikatuok honakoa adierazten dugu:
1. Kolonbiako langile klasearen eta herriaren lan eta bizi baldintzak prekarizatzen dituzten Kolonbiako gobernuaren Zerga erreforma proposamena eta bestelako politika neoliberalak gaitzesten ditugu. Honi Kolonbiako gobernuak bako akordioen konpromisoak betetzeko duen borondate eza eta lider sozialen, nekazarien, sindikalisten kontrako mehatxuak eta erailketak nahiz emakumeen kontrako etengabeko feminizidioa eta sindikalgintza egiteko dauden etengabeko zailtasunak gehitzen badizkiogu, pasa den apirilaren 28ko greba orokorraren aldarrikapenak justuak eta zilegi direla deritzogu.
2. Behean sinatzen dugun sindikatuok apirilaren 28tik hona Kolonbiako herriaren kontra zabaldutako errepresio bortitza gaitzesten dugu. Errepresio honen ondorioz, greba orokorraren deialdiaren testuinguruan 900-dik gora biolentzia poliziak kasu, 21 erailketa, eta indar publikoen aldetik egondako hainbat biolentzia sexual kasu egon dira.
3. Kolonbian ematen den protestaren eta disidentzia politikoaren kriminalizazioa salatzen dugu. Aldi berean, herrialdean ematen diren etengabeko giza eskubideen urraketak, greba eskubidearen urraketa, eta azken bost egunetan Kolonbiako herriaren kontra ematen ari den biolentzia justifika ezina; hala nola, biolentzia poliziala bortitza eta Kolonbiako kaleetan ematen ari den indar militarren presentziaren areagotzea gaitzesten dugu.
4. Adierazpen hau sinatzen dugun eragileok Kolonbian bakearen, bizitzaren eta demokraziaren aldeko gure konpromisoan berresten garela adierazi nahi dugu, eta ahal dugun neurrian, La Habanako bake akordioak bete daitezen, feminizidioarekin, eta disidentzia politikoaren kontrako politikaren amaitu dadin lanean jarraituko dugu. Hots, Kolonbian giza eskubideak errespetu daitezen, eta justizia nahiz demokrazia egon dadin lanean jarraituko dugu orain arte egin dugun bezala.
5. Aipaturiko guztiagatik, ostegun honetan Maiatzaren 6an arratsaldeko 6 t’erdietan, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Kolonbian bakearen, bizitzaren eta demokraziaren alde lelopean siglarik gabeko mobilizazio herritar eta zabaletan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
Kontzentrazioak ostegun hontan arratsaldeko 6 t’erdietan izango dira:
Iruñako udaletxe plaza.
Bilbon Areatzan Arriaga parean.
Donostian Bulebarreko kioskoan.
Gasteizen Correos plazan
Sinatuta: ELA, LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, CGT Nafarroa, EHNE Bizkaia, EHNE Nafarroa, Etxalde eta Hiru.
Leave A Comment