Hezkuntzako Mahai Sektorialeko sindikatuek salatu dutenez, Departamentuak ekainetik aurrera amaituko ditu irakasleen kontratazioak.

Hezkuntza Departamentuak irakasleak kontratatzeko deialdia ekainaren 4an eta 9an amaitzea erabaki du. Erabaki horrekin, ikasturtea amaitu aurretik irakasleen bajak ordezkatzeari utziko zaio, eta, beraz, nafarroako ikaslegoari eskaini beharko litzaiokeen arreta eta hezkuntza-kalitatea ahuldu egingo dira.

Horregatik, mahai sektorialeko hezkuntzako sindikatuok kontratazioei ikasturtea amaitu arte eustea eskatzen dugu, eta irakasleen ez bertaratze guztiak ordezkatzea, ikasturte osoan egin den bezala.

Ikasturtearen amaiera oso gogorra da, irakasleek funtzio ugari bete behar baitituzte ikasturtea behar bezala amaitzeko. Horregatik, ez dugu ulertzen eta ez gatoz bat irakasleak murrizteko eta irakasle-taldeak gehiago gainkargatzeko erabaki horrekin.

Ikasturte amaieran gogorra den heinean, bajak ordezkatzea beharrezkoa ez dela pentsatzeak irakasleekiko errespetu falta ikaragarria dela iruditzen zaigu, lan guztia berdin egin behar baita.

Alde bakarreko erabaki horrekin irakasleen lan-eskubideak ere urratzen dira, murrizketa-aldi berri bat hasteko beldur baikara; izan ere, erakunde sindikal gisa, ez gaude hau onartzeko prest.

Hori dela eta, eskatzen dugu ekainaren 30era arteko irakasle-premia guztiak ordezka daitezela, ikasturtean zehar aplikatutako ordezkapen-irizpide berei jarraituz eta araudian ezarritako objektibotasuna eta gardentasuna zainduz.

                                                                                                                                                                                                                                                                                  Iruñean, 2021eko maiatzaren 31n

Adierazpena PDFan