ESK eta STEILAS, ZERBITZU PUBLIKOEN ALDE ETA ENPLEGU PUBLIKOA EGONKORTZEAREN ALDE

ESK eta STEILAS sindikatuok kanpaina bateratua egin dugu Euskal Herrian, zerbitzu publikoak defendatu, bultzatu eta balioztatzeko. Dinamika horretan, EAEko beste erakunde sindikal batzuekin batera, bat egin dugu zerbitzu publikoak, enplegu publiko sortzeko beharra eta administrazio publikoetako enpleguaren egonkortasuna defendatzeko mobilizazio- eta borroka- prozesu batekin. Enplegua egonkortzea,eta are gehiago, lege-iruzurrean oinarritutako enplegua egonkortzea, gure ustez ezinbestekoa baita arlo publikoa, guztiona, indartzeko.

Hori dela eta, animoz agurtzen dugu eta elkartasuna adierazten diogu aldi baterako eta bitartekotasun-egoeran dauden langileentzako greba-deialdiari, estatuko eta herri eta nazio lagunetako gure erakunde adiskideek eta sindikatu alternatiboek deituta, ekainaren 18rako, enpresa eta administrazio publikoetan lege-iruzur egoeran dagoen enplegua egonkortzearen alde, eta irtenbide bat ez diren lege-proiektuen aurrean.
Euskal Herrian, 2021ko ekainaren 18an