2021eko uztailaren 23an burutu den mahai negoziatzaileak gai zerrendan puntu bakarra izan
du, hezitzaileen abuztuko mugimenduak.
Hasteko esan beharra daukagu 5 aldiz atzeratu dutela bilera hori, azalpenak eskatzean
agenda arazoak argudiatu dituzte. Horrek ez dauka ez hankarik ez bururik, haien eginkizunak
ez dituzte denboraz egin, haurren planifikazioan atzerapenak izan dituzte eta aitzakia horiek
erabili dituzte beren burua zuritzeko.
Hortaz gain, Zorionek COVID errefortzuak irailetik aurrera, ikasturte osoan zehar,
Haurreskoletan egongo direla ziurtatu du, bai eta ordezkapenak beteko dituzten konpromisoa
hartu ere. Hau ikusteko dago, orain arte ez baitu adostutakoa bete. Gure partetik taldekatze
gelak arautzea eta modu egoki batean sortzea eskatu diegu, izaera hau duten gelak modu
neurrigabe batean ez sortzeko. COVID errefortzuei dagokienean, honela banatuko ditu:

 

· 8 haur baino gutxiagoko Haurreskoletan 2 hezitzaile jardun osoan
egongo dira.
• Unitate batetik hiru unitatera pertsona bat gehiago egongo da jardunaldi osoan.
• Lau unitatetik gora jardun oso bat eta erdi gehituko da.
Hori horrela izanik asteartean mugimenduetarako proposamen berria egin behar dute.

2021-07-23Honakoa izango da udako egutegia kontratuari uko egin eta mugimenduei dagokienean:
*Uztailaren 26 eta 27an:
• Hurrengo ikasturtera begira behin-behineko baja egoeran jartzeko (Ordezkoen
araudiko 5.1d) oinarrituz).
• Lanerako prest jartzeko (Ordezkoen araudiko 5.1a) oinarrituz).
· Indarrean dagoen kontratuari uko egiteko epea (Ordezkoen araudiko 5.4b) oinarrituz).
(Ikusi taula pdf-an argazkian sakatuz)
Onartezina iruditzen zaigu Haurreskoletako langileekiko izan duten errespetu falta enpresak
prozesu hori guztia berandu argitaratu baitu, langileak dagoeneko oporretan daudenean.
STEILASek prozesu guztia hurbiletik jarraituko du, zorrotz behatuko dugu, hartu dituzten
konpromisoak betearazteko. Ez dugu iazko irailean gertatu zena berriz onartuko.
Animo guztioi eta uda ahalik eta gehien gozatu!