STEILASek aspalditik salatzen du diru publikoarekin finantzatutako bi hezkuntza-sare egoteak dakarren disfuntzioa, bai eta ikasleen segregazio-mailak etengabe handitzeak dakarrena ere, bai egoera sozioekonomiko txarrean daudenena, bai hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituztenena.

Era berean, behin eta berriz salatu dugu ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeen ituna. Beste behin ere, STEILASetik Hezkuntza Sailari eskatzen diogu itun hori bertan behera utz dezala berehala, administrazioak legezko tresnak baititu ituna sinatzeak irakaskuntza-eredu mistoarekiko konpromisoa ekar dezan eskatzeko.