Gaur egun 2022ko lanaldiari buruzko zirkularra negoziatzen ari gara. Aldi berean, etorkizuneko Kontziliazio Gida eta datorren urterako telelanaren proposamena negoziatuko dira. Gidak eta telelanaren proposamenak eragin ditzaketen aldaketak 2022ko lanaldiko zirkularrean sartuko dira.

STEILASetik espero dugu benetan negoziatzeko borondatea izatea, kontziliazio-neurri berri eta sakonetara eramango gaituena, eta ez gaitezen berriro aldaketa hutsalekin geratu.

Honekin batera doa STEILASek aurtengo ekainean AZPari bidali dion inkestatik abiatuta egin duen telelanari buruzko txostena. Jasotako erantzunen kopurua oso esanguratsua da, eta jasotako iritziek erakusten dute telelanean aurrera egiteko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateragarri egiteko aukera dagoela.

Ildo horretan lan egiteko deia egiten diogu UPV/EHUko Administrazioari, pertsonen bizitza, langileen eta EHUren arteko lotura eta laneko motibazioa hobetuko lituzkeela sinetsita. Inkestaren txostenak Errektoreari, Gerentziari eta Berdintasunerako Zuzendaritzari helarazi dizkiegu, malgutasunaren eta kontziliazioaren bidean funtsezko aldaketak egiteko eskatu diegularik.

Telelana iritziak_2021_STEILAS_TXOSTENA