PATRIARKATUA NON, ERASOAK HAN!

2021 urtea, beste behin ere, urte gogorra izaten ari da emakumeontzat*. Indarkeria matxistak ez du etenik eta gizarteko egoera eta txoko desberdinetan aurkitzen dugu egunero. Honegatik, Indarkeria Matxistaren kontrako nazioarteko egunari begira aurten aukeratu dugun leloa “Patriarkatua non, erasoak han!” da.

Hezkuntzan eta gizartean egunerokotasunean ematen diren biolentzia egoerekin amaitu behar dugu, ezin gara geldirik egon. Horregatik, lan handia daukagu egiteko, ez soilik egun honetan baizik eta ikasturte guztian zehar.

Azaroak 25erako prestatu dugun gure kartela hemen duzue eta baita gaia lantzeko interesgarriak izan daitezkeen baliabide anitz eta desberdinak biltzen dituen bilduma bat ere. Espero dugu erabilgarri izatea.

Azkenik, gure herri eta hirietan hainbat jarduera antolatuko dira azaroaren 25ean, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.