Gaur, hemen bildu gara herri mugimenduko hainbat eragile eta
kolektibo anitz, abenduaren 1erako Hego Euskal Herrian ELA, LAB,
ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek
deitutako mobilizazio egunarekin bat egiten dugula adierazteko.
2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu gabe genituela
harrapatu gaitu COVID19ak eragin duen osasun krisiak. Hau baina,
ez da soilik osasun krisi bat izaten ari. Pandemiak azkartu egin ditu
jada bizi genituen krisi anizkoizak eta sistema kapitalista,
heteropatriarkal eta kolonialistak eragindako zapalkuntzak are
gehiago sakondu dira.

Aurreko guztiaren kudaketa negargarriak argi utzi du boteregune
ekonomiko eta politikoen hautua bizitzaren sostenigarritasuna alboratu eta kapital metaketari
eusteko erabakiak inposatzea dela. Irakaspenak atera eta norabide aldaketa sakonari ekin baino,
datozen hileotako eta urteotako aurreikuspenek argi uzten dute erabakiek ildo berean jarraituko
dutela: Europar funtsen baldintzapekotasun eta norabidetik hasi, Madrilen hileotan eztabaidagai
dauden lan eta pentsio erreformetatik igaro eta gure herriko aurrekontu eta berdintasun politika
zein politika sozialetaraino.

Lan, pentsio eta bizitza duina. Lan eta pentsio erreformei ez. Bizitza duinerako, burujabetza.
Oinarrizkoak diren aldarrikapen hauek batzen gaituzte.Lan guztiak aitortu eta banatzeko neurriak beharrezkoak dira, eta enplegurako baldintza duinak
bermatzeko ordua ere bada. Prekaritatera kondenatutako langile belaunaldi berrion aldarrikapena
da hau, bazterrean eta izkutuko lanetan gauden emakumeona, bizirauteko nahikoak ez diren
langabezia prestazioak jasotzen ditugunona.

Urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubideen murrizketarik ez dugu onartuko, eta
besteren artean pentsio duinerako eskubidea aldarrikatzen dugu. Bai orain pentsiodunak garen
zein eta etorkizunean izango garenonak. Genero arrakalarik gabeko pentsio sistema, eros
ahalmen errealari lotutakoa, propioa, publikoa eta unibertsala.

Finean, gutxi batzuen diru eta botere gosearen gainetik, pertsona guztien bizitzak, gure herriaren
eta planeta beraren biziraupena erdigunean jarriko dituzten neurri politikoak aldarrikatzen ditugu.
Ezinbestekoa da, beraz, norabide aldaketa sakon bat, ezinbestekoa den bezala erabaki
burujabeak hartu eta gauzatzeko eskubidea eta gaitasuna izatea.

Guzti honek, egunotan eztabaidagai diren lan eta pentsio erreformen batailan posizioa hartzera
garamatza. Ez gaude prest gure bizitzak pobretu eta prekarizatuko dituzten murrizketa berriak
onartzeko. Euskal Herriko feministak, ekosozialistak, gazteak, ikasleak, eskubide sozialen aldeko
aktibistak, antimilitaristak eta independentistak ez gaude eszenatoki hau onartzeko prest.

Horregatik, testuinguru honetan, begi onez ikusten dugu sindikatuek luzatutako proposamena eta
abenduaren 1ean mobilizaziorako deia egiten dugu Hego Euskal Herriko eragile sozialek. Aipatu
dugun bezala, arrazoiak ez zaizkigu falta. Ozen eta argi adierazi nahi dugu badagoela gauzak
beste era batean egiteko modua eta hemen gaudenok prest gaudela norabide horretan borrokan
jarraitzeko. Bereizita eta desmobilizatuta nahi gaituzten honetan, elkarrekin indartsuagoak gara.
Gauzak horrela, abenduaren 1ean goizeko 11:00etan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
manifestazioak egingo ditugu. Zehazki, Bilbon Udaletxetik, Donostian Gobernu Zibiletik,
Iruñean CENetik eta Gasteizen Probintzia plazatik.

Era berean, arratsaldez, besteak beste, hurrengo herrietan mobilizazioak izango dira:

Bizkaia (12)

– Bilbo
– Durango
-Algorta
-Basauri
-Barakaldo
-Zalla
– Galdakao
-Mungia
-Erandio
-Zornotza
-Igorre
– Ondarru

Gipuzkoa (10)

-Donostia
-Beasain
-Tolosa
-Hernani
-Irun
-Errenteria
-Azpeitia
-Zarautz
-Eibar
– Arrasate

Nafarroa (3)

-Iruñea
-Tutera
-Lizarra

Araba (3)

-Gasteiz
-Agurain
-Laudio

Amaitzeko, deialdi honekin bat egiten dugun eragile, herri mugimendu eta kolektiboen zerrenda
hurrengoa da:

• Arabako Osasun Publikoa Aurrera plataforma
• Argilan-ESK
• Ari Du Elkartasun Sarea (Plentzia Gorliz Lemoiz)
• Arrigorriagako pentsionisten asanblada
• Asociación Colectivo Bachue Elkartea
• Asociación Mujeres en la Diversidad
• Asociación Posada de los Abrazos
• ATH-ELE
• Berri-otxoak (Plataforma contra la exclusión y por los derechos sociales)
• Bizitzak Erdigunean Koordinadora Feminista
• Bizkaiko Emakumeen Asanblada (AMB-BEA)
• Congreso de los Pueblos
• Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimendua
• Ekologistak Martxan
• Emakume Askeak.Mujeres Libres
• Eragin
• Ernai gazte antolakundea
• Euskal Gune Ekosozialista
• Euskal Herrian Euskaraz
• Euskal Herriko Bilgune Feminista
• Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa
• Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
• Euskal Herriko Neska* Gazteak
• FeministAlde
• Gu ere bagara Bilbo
• IKAMA (Ikasleria Martxan)
• Iniciativa por el Derecho a Techo y Contra la Exclusión Social de Gasteiz
• Irauli
• Izartu Mungialdea
• Kakitzat (Koordinakunde Antimilitarista)
• Laumunarrieta Memoria Elkartea
• Marimatraka Santurtziko Talde Feminista
• Mugarik Gabe ONGD
• OKA elkartea (Berriz)
• OMAL-Paz con Dignidad
• Oneka Euskal Herriko Emakume Pentsionistak elkartea
• Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba
• Sare Antifaxista
• Trabajadoras no domesticadas

Era berean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak azaroaren 13ko mobilizazioetan adierazi
zuen bat egiten duela abenduaren 1eko deialdiekin.

 

Euskal Herrian, 2021eko azaroaren 18an