Irungo Harrera Sarearean komunikatua:
Azaroaren 8an iragarri genuen baldintzak betetzen ari zirela migratzaileak Europako iparralderako migrazio-bidaian beharrezkoak ez ziren arriskuak hartzera bultzatzeko. Eta Bidasoa ibaian laugarren persona bat hil da.
Alde batetik, gero eta modu zorrotzagoan itxi dira Irun eta Hendaia arteko mugak, eta, bestetik, hirira transito egoeran iristen diren pertsona talde bati eskaintzen zaion harrera eskasa. Egun, Irungo dispositiborako sarrera baimentzen eta kudeatzen duten pertsonek bakarrik ezagutzen dituzten “irizpideak” betetzen ez dituztelako.
Azken aste honetan, gutxienez 10 pertsonari ukatu zaio dispositiborako sarbidea eta etxe partikularretan hartu dira, diru publikoz, Gurutze Gorriak kudeatzen duen Barne Ministerioren zentroan tokiak egonik.
Behin eta berriz salatu dugun bezala, gure erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia eta Irungo Udala) pertsona horien bizitzekin jolasten ari dira, Frantziara iristeko eta haren ertza 100 metrora ikusita, duten etsipenaren baitan. Kalean lo egin behar izatearen perspektibaren aurrean igerian pasatzeko arriskua hartzera laguntzen ari dira, izan ere, behin eta berriz esaten dugu
pertsonekin jolasten dutela elkarlanerako zantzurik gabe erakunde bakoitzaren irizpide eta eskumenetan babestuz. 4 hildako Bidasoan, 3 gehiago tren batek harrapatuta eta atzo beste tren batek Donibanen zauritutako bat.
Ez dugu ezer berririk gehitzeko, baizik eta behin eta mila aldiz errepikatzea erakunde guztiek zerbait gehiago egin dezaketela bide segururik ez izateak eragiten dien sufrimendua arintzeko, murrizteko.
Eta orain ere ez digu balio erakundeetako ordezkarien aldetik kexak eta aiene bizigabeak entzuteak mugako itxierari buruz, pertsonen bizitzaren garrantziari buruz, edo galerek eragindako minari buruz, hori saihesteko beren esku dagoen guztia egiten ez dutenean edo, ez amaitzeko, ekintzarik ezagatik horretan lagunduz.
Komunikabideei eskatu nahi diegu, tragedia honen aurrean, pertsona baten heriotzaz zuhurtziaz eta errespetuz informatzeko, eta migratzaile guztiak zuzenbidearen subjektu direla abiapuntutzat hartuta.
Dolu eta salaketa elkarretaratzea deitu dugu Ipar Euskal Herriko kolektiboekin batera, azaroaren 22an, astelehena, 19:00an, giza kate bat egingo dugu, kandelekin eta argiekin, mugaren biktimen omenez eta Europako migrazio politiken salatzeko, Santiago Zubian bat egingo duten Bidasoaren bi ertzetatik abiatuta.
Irungo Harrera Sarea – Irun 2021eko azaroaren 20a.