Azaroaren 25ean enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko lege-proiektuan argitaratu zenaren arabera Hezkuntzan ere egonkortzeko aukera egongo da.

Legeak 2016/01/01 baino lehen etenik gabe aldi baterako okupatutako plazei eta 2016/01/01 baino lehen aldi baterako harremana duten langileek aldi baterako okupatutako egiturazko plaza hutsei eragingo die.

Lege horren bidez 2022ko abenduaren 31 baino lehenago argitaratu beharko da arautzen diren plazen eskaintza. Bitartean, dirudienez egun ditugun EPEek bere bidea jarraituko dute, baina kopuruetan moldaketa bat egongo dela adierazi dute, egun mahai gainean dagoen kopurutik egonkortu ahal izango direnak aterako direlako.

Hezkuntza Sailak kopuruei eta deialdiei inguruko informazio zehatza argitaratzeko konpromisoa hartu du.