29 greba egunen bitartez lortutako edukietako bat da, Lan Hitzarmenean jasota dago eta
patronalek bete behar dute.

Gatazka gogor eta luze baten ondoren eduki garrantzitsuak eta bikainak jaso zituen Greba amaierako akordio bat lortu genuen Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan 2019ko Azaroan. Behin greba amaierako akordio itxi ondoren, Lan Hitzarmenaren erredakzio lanak ere gogorrak izan ziren, adostutako edukiak eta terminoak berrikusi eta aldatzeko patronalen ahaleginak etengabeak izan zirelako.
Halere, 2020ko uztailean Lan Hitzarmen bikaina sinatu genuen, urte bereko apirilean argitaratu zena EAEko aldizkari ofizialean.
Lan Hitzarmen honek argi eta garbi jasotzen du tutoretza plusa Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako etapa guztietako tutoretza lana gauzatzen duten profesionalei ordainduko zaiela. Izan ere, aurreko hitzarmenak ez bezala, 2020an sinatutakoak ez baitu etaparik ordainketa horretatik kanpo uzten.

Patronalek ordea, sinatutakoa betetzeari uko eginez, Lanbide Heziketa eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko
profesionalak tutoretza plusaren ordainketatik kanpo utzi nahi ditu. Saiakera horretan ikastetxeei plus hau ez
ordaintzeko aholkatu diete, ikastetxe batzuk jadanik ordainketa gauzatzen hasiak baziren ere. Sindikatuok
gaia epaitegietara eramateko erreklamazioak aurkezten hasiak giƱela, Patronalek gatazka kolektibo bat
aurkeztu zuten.

Gaur izan da tutoretza plusaren inguruko epaiketa EAEko auzitegi Nagusian. ELA, STEILAS eta CCOOek
argi daukagu tutoretza plusaren ordainketa etapa guztietako profesionalei dagokiela. Hala sinatu genuen
hitzarmenean eta hori da bai epaitegietan, gure zerbitzu juridikoen bitartez, eta bai kalean, epaitegi aurrean
egindako elkarretaratzeren bitartez, gaur defendatu duguna.

Epaitegiak ez direla erratuko uste dugu. Halaber, argi daukagu ere, epaitegiek esanak esan, etapa
guztietarako tutoretza plusa jasotzeko eskubidea adostu genuela Lan Hitzarmenean eta honen defentsa
gauzatuko dugula gure esku dauden bide guztien bitartez.


Euskal Herrian 2021eko Abenduak 2an.