Atzo, hilak 16, 2021-2022 ikasturteko lehendabiziko bilera izan genuen sindikatu guztiok Elena Aizpuru Haurreskolak Partzuergoko gerente berriarekin eta Begoña Barranco pertsonal buruarekin. Zuzendaritza Batzordeko kiderik ez zen bertaratu, eta, aldez aurretik bagenekien arren, garbi utzi genien lantzeko genituen gaiak mahai negoziatzaile batean negoziatu beharrekoak direla eta Zuzendaritza Batzordeko kideak bertaratu behar zirela.
Gauzak horrela, Haurreskolak Partzuergoko langileen baremazio deialdien araudiei buruz aritu ginen: hezitzaileena eta kudeaketa langileena. Bilera burutu ostean, ondorengo baieztapenak egin ditzakegu:
-
-
2021 urtea bukatuko baino lehenago ez da baremazio deialdirik gauzatuko.
-
Baremazio prozesuaren zati bat informatizatzeko aplikatibo bat garatzeko lanean daude.
-
Enpresak ez digu zehaztu hurrengo baremazio deialdian zerrenda guztiak irekiko diren ala ez (kudeaketako langileen zerrendak irekitzea zalantzan dago oraindik).
-
Kudeaketa langileen baremazioa lehen aldiz gauzatuko da. Azpimarratu beharreko aldagaiak honako hauek dira:
-
-
-
Bi zerrenda egon beharrean hiru sortuko dira (administrariak, teknikariak eta goi mailako teknikariak).
-
Euskarazko hirugarren perfila eta Lanbide Heziketako goi ziklo batzuk meritatuko dira.
-
-
Hurrengo bilera datak ere zehaztu ditugu, bakoitzean jorratuko ditugun gaiekin batera:
-
-
-
2022ko urtarrilak 31: Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileen lanpostu zerrenda.
-
2022ko otsailak 28: Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu zerrenda.
-
2022ko martxoak 31: Lan Hitzarmenaren negoziazioa berreskuratu.
-
-
Horretaz guztiaz gain, honako asmoak ere agertu ditu gerente berriak:
-
-
-
Haurreskolak Partzuergoan Hezkuntzako Ordezkagunea bezalako aplikatibo bat erabiltzeko azterketa egitea 2022 urtean zehar.
-
Hezitzaileen LALa gauzatzea ikasturte honetan.
-
Egonkortasunaren inguruko gaia Hezkuntza Sailarekin adostea.
-
-
Bukatzeko, azken urteetan Hezkuntza Sailak Haurreskolak Partzuergoko langileekiko erakutsi duen jarrera lotsagarria izan dela azpimarratu genuen bileran. Ikasturtea hasi eta ia 4 hilabete itxaron behar izan ditugu biltzeko, eta negoziazio guztiak etenda ditugu. Zoritxarrez, ikasturte gehiegi pasa dira inolako eraginkortasunik gabe haurreskoletan.
Administrazioaren jarrera horien aurrean, STEILASek lanean jarraituko du Haurreskolak Partzuergoko langile guztion lan baldintzak hobetu eta ahalik eta prozesu gardenenak izateko.
Euskal Herrian, 2021eko abenduaren 17an.
Leave A Comment