Nafarroako Eskola Kontseiluak gaur Hezkuntzaren Itun Soziala lortzeko prozesua hasiko du. https://labur.eus/PjOTi Eskola Publikoa ardatz izanen duen eta inklusioaren alde eginen duen ituna proposatzen da, aldiz: ⬇️ @educacion_na
– Nafarroan Hezkuntza Publikoa Hobetzeko Ituna ez da osorik betetzen. Hori betetzeko konpromisoa hartu duen eta betetzen ez duen gobernu batek zer zilegitasun du itun sozial bat proposatzeko?
– LOMLOE legea ere ez da betetzen (ezta hainbat foru lege ere): sexuaren eta generoaren arabera bereizten duten ikastetxeak ituntzen jarraitzen dute.
– Haien hitzetatik uler daiteke segregazioak faktore publiko-pribatuarekin baino ez duela zerikusia; PAIk edo apartheid linguistikoak ez dute bereizten?
– Onargarria al da % 54ko interinitate-tasa bat eta Hezkuntza Departamentuak adierazi izana ez dutela berau murrizteko asmorik, nahiz eta estatuko lege berriak administrazio publikoetako bitartekotasuna murrizteko xedatu?
#EskolaSegregazioariStop
#PostureoGutxiagoEkintzaGehiago
Jardunaldiotan parte hartzeaz gain, irekieran bertan izan gara.