Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren mobilizazioak hasi zirenetik lau urte pasatu dira. STEILASek, abenduan onartutako lan-erreformari eta pentsioen erreformari ezetz esateko gaurko mobilizazioetan parte hartu du.

Pentsioen erreformak erretiro aurreratuak murrizten ditu; 2011eko erreformako pentsioen murrizketak ez ditu indargabetzen (erretiro-adina atzeratzea, kotizazio-aldiak handitzea pentsioaren %100 eskuratzeko eta oinarri arautzailea kalkulatzeko); 2022an erosteko ahalmena 3 puntu baino gehiago galtzea dakar; pentsioak berriro murrizteko mehatxua mantentzen du, Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismo berriarekin. Gutxieneko pentsioak miserableak izaten jarraituko dute, eta oso urrun daude aldarrikatzen daramatzagun 1.080 euroetatik.

Eta pentsioen pribatizazioan sakontzeko atea zabalik dago oraindik.

Lan eta pentsio erreformei EZ!