Beste behin ere, epaimahaiek arrazoia eman digute, eta hezkuntzako lanlegepeko
irakasle eta hezitzaileen alde egin dute, 59 edo 60 urte bete dituzten
langileek ikasleei arreta zuzena emateko denbora murrizteko eskubidea dutela
aitortuz.

Administrazioak irakasle funtzionarioentzat 2018an aitortu zuen eskubide hau,
lan-hitzarmenean jasota egon arren, ez zen lan-legepeko langileentzat aplikatu.
Hainbat saiakera egin genituen momentu hartan puntu hori negoziatzeko, baina
Administrazioaren jarrera ezkorra ikusita eta beste inork salaketa honekin inolako
sinesmenik ez zuenean, STEILASek eskaera judizializatu zuen. Lehen ebazpena
aldekoa izan genuen, baina Administrazioak sententzia horren aurkako
errekurtsoa jarri zuen, gatazka kolektiboa zela argudiatuz.

Oraingoan, berriro ere, epaitegiek atzera bota dute Administrazioaren
errekurtsoa, eta bidea ireki dute aipaturiko langileek dagokien baimen hau eskatu
ahal izateko.

Espero dugu datozen asteetan ebazpena aplikatzeko moduari buruzko informazio
gehiago izatea. Jakinaren gainean izango zaituztegu.