PAI Free plataformaren baitan, hainbat hitzaldi burutu ditugu otsailean zehar beste eragile batzuekin batera.

Otsailaren 3an Paco Serrano madrildar irakaslea izan genuen, “La chapuza del bilingüismo” dokumentalaren egilea. Hura ikusi ondotik solasaldian aritu ginen. Otsailaren 10ean, aldiz, Gemma Martínez Castejongo Dos de Mayo ikastetxeko zuzendariarekin aritu ginen, Nafarroan PAItik ateratzea lortu duen ikastetxe bakarraren esperientziaz solasean.

PAI Free plataformak Youtuben duen kanalean ikus daitezke hitzaldien bideoak.

Gaiari lotuta:

Nafarroa, PAI programaren gabeziak, agerian bere sorreratik

PAItik ateratzen da!