Azken egunotan, Eusko Jaurlaritzak nabarmen handitu du ingurumen-balio handiko espazioetan energia berriztagarrien zentralen megaproiektuak lehentasunezkotzat jotzeko presioa. Erabilera interesatua egiten du «energia-premia» deitu zaionaren inguruan, eta azpiegitura horiek interes publikokotzat jotzeko eskatzen du.

Iritzi publikoa baldintzatzen saiatzen den eskaera horiekin, modu autoritarioan jarduteko aukera ematea nahi du, megaproiektu horiek kokatzeko lekurik egokienei buruzko eztabaida saihestuz eta inolako adostasun sozialik gabe.

EAJk, PSEren konplizitatearekin, toki-erakundeen independentzia eta subiranotasuna erasotzen zuena Tapia Legea onartu zuen, egungo Ukrainako gerra baino lehen. Bere asmoa, hain zuzen ere, proiektu horien ezarpena erraztea eta edozein alternatiba saihestea zen, eta orain, gerra eta krisi politikoa modu interesatuan aprobetxatuz, iritzi publikoari jakinarazi dio premiaz eta bat-batean jarduteko beharra.

Horrek pentsarazten digu interesak Tapia Legea onartu zenean zeuden berberak direla, hau da, funts publikoak bereganatzen dituzten proiektuak espazio publikoetan garatzea erraztea, baina konpainia pribatu handien intereserako.

Bestalde, agerian geratzen da Eusko Jaurlaritzak energiaren eraginkortasunari eta honek egin beharreko bideari buruz emandako diskurtsoa engainu hutsa dela.

Karbono-aztarna minimizatzen duen eta Km0 produktuak lehenesten dituen banaketa-kateaz hitz egiten du, nazioarteko enpresa baten planta logistiko bat inauguratzen duen bitartean.

Dioenez, bere lehentasuna familia-nekazaritza bermatzea da, eta, hala ere, gero eta gehiago dira laborantza-lurretan proposatzen diren megaproiektuak, eta, gaur egun, gero eta gehiago dira ustiapenari eusteko zailtasunak dituzten baserritarrak eta nekazariak.

Jendaurrean adierazten du zentral eolikoen megaproiektuek ingurumena errespetatzen dutela, nahiz eta balio ekologiko handiko mendikateetan planteatzen diren.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, energia-eraginkortasunari eman behar zaio lehentasuna. Aldiz, gure lurraldean planteatzen diren energia zentraletatik energia garraiatzerakoan gerta daitezkeen galerak (eta oro har kontsumo lekuetatik urrun dauden zentraletatik izaten direnak), %40raino iritsi daitezke.

Natura suntsitzen duen eta krisi hau eragin duen hazkunde ekonomiko mugagabearen eredu berari eusten badiogu. Krisia, noski, larriagotu egingo da.

Hori dela eta, Araba Biziriketik eskatzen dugu energiaren deskarbonizaziorako eta autohornikuntza-sistemarako igarobidea antolatzeko natura guneen eta landa eremuen errespetuan, babesean eta kontserbazioan oinarrituta egin dadila. Une honetan beharrezkoa da gizarte eragile guztien parte hartzea, eta ezin da auzi hau interes pribatuak gailentzen dituztenen esku utzi.

Baliabideen kudeaketa publikoa egitea eskatzen dugu, klase popularrek ere aukerak izan ditzaten, eta pertsona bakar bat ere ez dadila baztertuta geratu; adibidez, Energia Komunitateen eredua jarraituz.

AHT bikoiztea bezalako proiektuak gelditzea eskatzen dugu, justifikatu gabeko dirua xahutzea eta funts publikoak enpresa pribatuei transferitzea baitira, natura guneen kaltetan.

Natura guneak ondasun komun gisa errespetatzeko eskatzen dugu, interes pribatuei soilik erantzuten dieten megaproiektuek suntsi ez ditzaten.

Familia-nekazaritza, landa-bizitza eta lurralde bateratasuna bermatzeko ezinbestekoak diren laborantzarako eremuak benetan babesteko politika bat gauzatzea eskatzen dugu.

Eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jarduera intentsiboari lotutako megaproiektuak baztertzen ditugu, jasangarriak ez direlako eta ingurune naturala atzera bueltarik gabe aldatzen dutelako.

Adieraz dezagun TAPIA LEGEAren eta lege hau interes pribatuei irekitzea dakarren TAPIA LEGEA PLUS legearen aurrean gure ezezko irmoa.

Energia, etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta ingurune natural osasungarria guztion eskubidea izan dadila defenda dezagun. Ez dadila izan agintzen duten eliteen aberastasuna handitzeko izan.

TAPIA LEGEARI EZ! IRUZURRIK EZ!

ARABA BIZIRIK!