Maiatzaren 17an LGTBIQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, STEILAS sindikatuko LGTBIQ+ taldeak formakuntza antolatu du maiatzaren 18an.

Gasteizen egin dugu formakuntza, Arana Kultur Etxean, eta bi saio izan ditu:

Goizeko lehenengo partean LGTBIQ pertsona errefuxiatuen gaineko hitzaldia eskaini digu Javier Canivell Fradua, zerbitzu juridikoko koordinatzailearen eskutik. Babesa eskuratu ahal izateko jarraitu beharreko prozesuaz egin du berba.

Bigarren partean, aldiz, bakarrizketa eskaini digu Garazi San Martin aktore, sortzaile eta zuzendariak: Bihotz, Bi hots, Bi txotx. Maitasunaren inguruan ikusitako, sentitutako eta bizitzako esperientziak kontatu ditu, umoretik, noski.