Hezkuntzako Mahai Sektorialeko sindikatuek, LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO, ELA eta UGTk, Nafarroako irakasleen zilegizko ordezkariek, egonkortze prozesu honetan informaziorik eta, ondorioz, negoziaziorik ez dagoenez, eskaera bat erregistratu dute gaur goizean Hezkuntza Departamentuan.

Eskaintzara aterako diren lanpostuak identifikatzeko erabilitako irizpideak emateko exijitu dute, eta datu zehatz guztiak, baita egonkortze lanpostuen eskaintzari gehitu ezin zaion lanpostuen zerrenda ere, funtzionarientzat erreserbatuta daudelako.

Behin baino gehiagotan eskatu da informazio hori, bai Mahai Sektorialean, bai Orokorrean. Besterik gabe, eskatzen ari dira administrazioa gardena izatea eta irakasleen legezko ordezkaritzari behar den bezala erantzutea, irakasleek datu horiek eskura izateko, baloratzeko eta analizatzeko, beste autonomia erkidegoetan egiten ari diren bezala.

Aste honetan eskatutako informazioa ematen ez bada, ez da baztertzen bestelako ekintzak egitea.

LAB- STEILAS – AFAPNA – ANPE – CCOO – ELA – UGT